Idazkera hobetzeko metodoak

IDAZKERA HOBETZEKO METODOAK

Egun pertsona fisikoekin zein pertsona juridikoekin ditugun harremanen xehetasunetariko bat geure buruari eman dizkiogun bide desberdinen [e-mail, facebook, twitter, etab.] bitartez idazteari ekiten diogun komunikazioen bizkortasunean, premiatasunean eta bat-batekotasunean datza. Aipatutakoak bezalako egoeretan inoiz baino beharrezkoago antzematen da gure ohiko ahozko harremanetan darabilzkigunetatik desberdinak diren beste kode batzuetara jo eta erabiltzen hastea, komunikazio idatziak ahozko komunikazioa hezurmamitzen dituzten kode eta arauengandik erabat desberdintzen diren arau propioak baitauzka.

Esandakoaz gainera, egun diren twitter, facebook, telefono mezuak etab. bezalako informatika-komunikazio sistemek, gazteen artean bereziki, ohiko idatzitako komunikazioarenak diren arauetara egokitzetik urrun, hitz egin lez idaztea aukeratu dute horretarako idatzizko komunikazio-kode berriak sortu eta sustatuz. Horrela jardutea ondorio larriak dituen eta larriagoak ekar ditzaken errakuntzan erortzea da.