Oratoria

ORATORIA

Ikasketaren eremuan zein lanean helburu limurtzailez elkar komunikatzeari ekiten diogun bakoitzean azaltzen zaizkigun egoera eta formatuak era askotakoak izaten dira: idatziak, monografiak, negoziazioak, elkarrizketak, eztabaidak, hitzaldiak, etab. Komunikatzen jakitea emaitzak lortzeko biderik garrantzitsuena da. Inork ez gaitu gure nortasunagatik, izanagatik edo dakigunagatik baloratzen, adierazpenerako dugun edota izan dezakegun gaitasunagatik baizik.

Gure gizarte honetan zinbestekoa da norabide bitan aurrera egitea: Bat, barrualdera: gabeziak doai bihurtzeko eta indarguneak sendotzeko erabat behar-beharrezkoak diren ezagutzez jabetu eta norbere adierazpen trebetasunen auto-ezagutza izanez.

Bestea, kanpoaldekoa, baliabideak helburu zehatzetara bideratzeko, batez ere komunikazio orok arrakasta edota abagunerako zein porrot edo mehatxurako aukerak aurkezten dituela gogoan hartuz.

Jendaurrean hitz egin beharra, gizakiak bizi ditzaken egoera posible guztietatik beldurrik gehien eragiten dion bizipenetariko bat da. Gainera, aipatu egoerari gizakiak berandu baino lehen bere bizitzan zehar uneren baten aurre egin beharra izango dion ezkero, gure burmuinaren jarrera bakarrik ez ezik gure soin guztiarena gidatzen duten baliabideak ere sakon ezagutzea ezinbestez izan behar dugun jakintza maila dugu. Horretara, egoera horiei arrakastaz eta eraginkortasunez aurre egin ahal izateko erantzun egokiak ikasi eta erabiltzeko beta izango dugu.

PRAKAGORRI-k   ORATORIA Metodoaren ezarpenaren bitartez gizakien arteko komunikazio prozesuan, bai eremu pribatuan zein lanbidezkoan eta pertsonen arteko harremanetan ere, zuzenean zein zeharretara, eragina duten arloak landu eta garatzen ditu. Helburu horietarako ORATORIA ikastaroan, besteak beste, ondorengo atalak zehaztasun guztiz jorratu eta garatzeari ekiten zaio:

Hitz egin aurretik:

  •  
    • Beldurra eta estutasuna komunikazioaren elementu murriztaile gisa.
    • Hitzezko edo ez hitzezko gure lehen komunikazioaren garrantzi harrigarria.
    • Gizarte trebetasunak eta komunikazio eraginkorra eta eragilea.
    • Asertibitatea: Komunikazio bikain baterako nahitaezko gizarte-trebetasuna.
    • Pertsonen arteko komunikazioa: Trebetasunak eta teknikak.
    • Komunikazioa, hizkuntza eta elkarrizketa.
    • Talde-komunikaziorako aukerak
    • Ekitaldi publiko baterako prestakuntza
    • Asoziaziobide eta emozio bideen araberako argumentazioa.

Hitzaldian zehar:

  •  
    • Hitzezko komunikazioa.
    • Ez hitzezko komunikazioa.
    • Entzuleek adierazitako komunikazioa.
    • Hizlariaren eta entzuleen arteko bat-egitea.

Hitzaldiaren ostean:

  •  
    •  Autoazterketa egitearen garrantzia.
    • Gure hitzaldi publikoaren inguruko balorazio-irizpideak.
    • Hobetze aldera egin beharrekoak diren zuzenketak.