Zientzia munduan eta zientzia-jakintzen arlo desberdinetan, egun ekarpen interesgarri eta aitzindaritzat ditugun aurrerabide garrantzitsuak, geroaren jakintza zaharkitu bihurtzen dira.
Egungo gure informazio-gizarte berri honetan, testuak ehuneko geometrikoan gehitu eta argitaratzen diren bitartean egunak beti izan dituen 24 ordu berberak ditu. Bestalde, gaztetan geure egin genuen idatzitako informazioa dekodifikatzeko teknikak, kasurik hoberenean berdin darrai, adinak gora egin ahala okerrera eginez.
Aldaketa ikaragarri eta erabat azkarrak jasaten ditugun aldi hauetan, lehiakortasun mailari eusten jarraitzeko etengabe eguneratze intelektuala garatzea hil do biziko ekimena da.
“PRAKAGORRI” Ulermenezko irakurketa azkarra ikastaro arin eta eraginkorraren bitartez, besteak beste, bakoitzak egun duen irakurketa gaitasuna gutxienez laukoiztea lortzen dugu, kontzentrazioa goi mailetara igoz eta emaitza akademikoak ere erabat hobetzea lortuz.
“PRAKAGORRI” ulermenezko irakurketa azkarreko oinarrizko modulua.
Ikastaroaren helburu nagusi bat, ikasleak egun izan dezaken irakurmen abiada errotik hobetzea da. “PRAKAGORRI” ulermenezko irakurketa azkarra metodoarekin, gure enpresan izandako ikasleen %95ak ikastaroa egin aurretik izandako irakurketa-gaitasuna laukoiztea lortzen dute. Horretarako PRAKAGORRI S.L. enpresak, ezertan hasi aurretik, ikasleak edota beste edozeinek egun dituen irakurmenari buruzko parametro guztiak aztertzeari ekiten dio, dagokion atariko froga eginez.
PRAKAGORRI S.L. enpresak, ikasleari dagokion adinaren arabera hasierako froga gisa irakurtzera emango zaion irakurgaiaren bitartez bakoitzak duen egungo irakurmen abiada, minutuko irakurriko hitzen kopurua, irakurritakoaren ulermen maila etab. zehaztu eta neurtzeari ekingo dio.
Gorago aipatutako datu horiek guztiak, ikasle bakoitzari hasierako froga egin ondorengo emaitzen arabera ezarriko litzaizkiokeen lortu beharreko helburuak zehazteko eta ikastaroa amaitzean hasierako eta amaierako datuen arteko erkaketa egiteko ere, garrantzi handikoak dira.
Ikastaroaren bigarren helburu nagusia, besteak beste, ondoren aipatzen diren emaitzak lortzean datza: kontzentrazioa areagotu, testuetako irakurgaien edukien asimilazio prozesua hobetu, motibazioa erabat gehitu eta, berezitasunez, ikasleen egungo ulermenari buruzko tasa %80tik %90ra bitarteko mailetara igo. Ikasleak ager dezaken diziplina, ariketak egiteko zorroztasuna, hobetzeko benetako grina eta etengabeko jarraitutasuna dira bere garapenik hoberenerako funtsezko oinarriak. Ikaslearen ahalegina nolakoa, emaitzak halakoak.
Gorago aipatutakoekin batera dugun hirugarren helburu nagusia hauxe da: ohiko irakurketak bakoitzarengan sortu eta sakon sustraitu dizkigun akats ugariak eta aje kaltegarriak errotik ezabatzea.
Ikasle bakoitzak egun izan dezaken irakurketa gaitasuna modu eraginkorrean eta benaz laukoiztea.
Irakurketari dagozkien esparru desberdinetan, norbanako bakoitzak gaur egun izan ditzaken mailak errotik hobetu, berezitasunez ulermena, eta goi mailetara igo. Helburu horiek lortzea ikastaroan zehar ikasleak agertutako ahaleginaren, jarraitutasunaren eta barne-gogoaren araberakoak dira.
Burmuinaren, ikusmenaren eta begien egitekoei buruzko ezagutzan sakondu eta euren jarduna hobeto ezagutuz, ikasleak ikasi edota irakurri beharra izan dezanean edota jarduera profesionalean aritzean ere, eraginkortasun handiagoz erabiltzen ikas ditzan.
Irakurketa-gaitasun jasotik eratorrita, norbanakoen ezagutza orokorrak zein e bakoitzak izan dezaken lexiko edo/eta hiztegiaren eta hizkuntza-aberastasunaren esparruak, nabarmen ugaritzen lagundu.
Geroago eta zabalagoak diren ikus-eremuei buruzko xehetasunak behatzeko ikus-eremu periferikorako gaitasuna landu eta garatu.
Hitzak irakurri beharrik gabe gero eta zabalagoak diren esanahi propiodun oldozmen-unitateak [sintagmak] ikusteko gaitasuna lortzeko berariazko teknika zehatza irakasten da. Horrela, ikaslea, bere burmuinaren gaitasunak murrizten dituzten eragozpen kontzienteak bere gogoz betirako alboratuz, potentzialtasun guztiak garatzeko gai izango da.
Begi-giharrak gaitu, era horretan ikusmena bizkortu eta trebatzea lortzeaz gain, begien mugikortasuna menderatzea ahalbidetuz.
Ikasleari bereak dituen begien berariazko mugimenduen bitartez hitzezko unibertso zabalen baitan datu zehatzak erraztasun handiz aurkitzeko teknikak irakatsi.
PRAKAGORRI© ulermenezko irakurketa azkarra ikastaroaren bitartez testuak lehenbailehen asimilatzen ikasi eta kontzentrazioa erabat hobetzen da, ohiko jarduera profesionalean eta ikaskuntzan ere prozesu berria ohitura bezala integratuz.
Tradiziozko irakurketan ohikoak diren alferrik galdutako aldiuneak erabat ekiditen dira, eragozpen horiek zuzentzeak dakartzan onurak nabarmenak izanez.
Testuak ikasteko edota irakurtzeko ohiko gaitasuna erabat hobetu eta bizkortu, PRAKAGORRIren multzokako irakurketa teknika horretan trebatu eta egunero erabiliz.
Ikaslearen autoestimua gehitu eta ikasketarako denboraren kudeaketarik bikainena izateko tekniketan oinarrizko maila irakatsi.
Irakurzaletasuna sustraitik sustatu eta gehitu, ikaslearen liburuarekiko harremana eta jarrera hobeagoa ezarriz.
Ikasleari denbora aurreztu [ondasun urria eta balio handikoa baita] bere kudeaketa optimizatuz beste zeregin batzuetarako denbora gehiago izan dezan.
Ikasleen gaitasun intelektualen hobekuntza eta garapenera zuzendutako PRAKAGORRI S.L. enpresaren metodo desberdinez, norbere buruarenganako konfiantza osoa eta bakoitzak bere aukerekiko erabateko segurtasun maila lortu.
PRAKAGORRI ulermenezko irakurketa azkarra izeneko ikastaroaren bitartez, besteak beste, ondorengo edukiak garatzen dira: