Ikastaroak - Gutaz - Prakagorri ikastaroak ulermenezko irakurketa azkarra hezkuntza memoria on line

Ikastaroak

Asko dira jada gizarte- politika- eta batez ere ekonomia-krisialdi jarraituko eta etengabekoek astindu dituzten belaunaldiak. Egitate horrek, norbere porrotak besteei leporatzen dizkieten edozein ahalegin egiteko gogogabetutako eta motibaziorik gabeko pertsonak sortuz, gure gizartearen zati handi bat antzaldatu egin du.

Ez da estratega handia izan beharrik pertsona asko eta asko euren bizitza moduarekin ados ez daudenaz jabetzeko. Nahikoa da gure gazte kopuru handi batek aurre egin beharra dion eskola-porrotaren gorakada ikustea.

Mundua guztiz aldatu da. Orain gutxira arte izan ditugun joko arauek jada ez dute inolako baliagarritasunik. Eskoletan eta unibertsitateetan, gure gizartean lehiakortasunari aurre egiteko garrantzitsuak diren “planifikatzen jakitea, harremanak izaten jakitea, erronkei aurre egiten jakitea, emozioaren kontrola”, eta beste antzeko esparruak landu eta irakatsi beharrean, erabilgarritasun gutxi duten gai asko irakasten da.

Hautatutako jarduerak ez du garrantzia handiegirik. Pertsona batek harremanetarako gaitasunik ez badu, ekintza-plan bat egin eta jarraitzen ez badaki, egungo gizartean tokiz kanpo dago edota jokoz kanpo egoten hasteko arriskuan behinik behin.

Esandakoaren froga nabarmena jakintza maila handia duten pertsona asko lanbide jakin baten gaitasunez jarduteko trebe direnak adieraztera ematen digu, baina, aldiz, zuzeneko ekintzaren bat asmatu beharrean aurkitzen direnean ez dute ziurtasunez garatzeko trebetasunik eta ahalegina egitean porrota nagusi.

Trebetasun horien jabe ez izatea, egungo krisialdi egoera honetan enplegua galtzeko lehen arrazoia izaten da.

Trebatzea, geure burua bizitzaren joan-etorrian etengabe gaitzen joatea, lanbide-merkatu zorrotzaren baitan tokirik aurkitu ahal izateko “ezinbesteko” baldintza dugu.

Informazio gehigarririk nahi izan ezkero sakatu berton eta gure kontsulta-orria bete eta igorri iezaguzu.