Aurkezpena - Gutaz - Prakagorri ikastaroak ulermenezko irakurketa azkarra hezkuntza memoria on line

Gutaz

PRAKAGORRI S.L. arrakasta handiko garapen intelektualerako eta emozionalerako eraginkorrak diren metodoen irakaskuntzan [ulermenezko irakurketa azkarra, memoriaren garapena eta kontzentrazioa, ikas-metodo aurreratuak, oratoria eta idazkera egokia, ortotipografia, etab.] eta itzulpengintzan, [euskera, ingelesa, frantsesa, alemana etab.] hizkuntzaren normalizazioan, aldi bereko itzulpenean eta maila eta adin guztietarako euskeraren irakaskuntzaren arloetan espezializatutako enpresa da.

PRAKAGORRI enpresa zabalduz dabilen aipatutako emozio-, sormen- eta buru-garapenerako metodoen arrakasta eta jarduna, gure irakasleen profesionaltasunak bermatuta egoteaz gain [unibertsitate-irakasleak eta espezializatutako langileak] gorago aipatutako metodologietan 10 urterik gorako eskarmentua izanak ere bermatzen du.

PRAKAGORRI enpresak gaur egun, beste batzuen artean, Eusko Jaurlaritzak DLH, DBH eta Batxilergo irakasleentzako bultzatzen dituen eta Udako Euskal Unibertsitateak urte guztian zehar antolatutako GARATU programetan ikastaroak ematen ditu Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroako Foru Lurraldeetan ikasturte osoan zehar eta udaran ere.

PRAKAGORRI, hainbat urtetako eskarmentuaren bermea duen emozio- sormen- eta burmuin-garapenerako ikasbide eraginkorren irakaskuntzan espezializatutako enpresa da eta aipatutako trebetasun intelektualen garapenera edo hobekuntzara zuzendutako ikastaroak arrakasta nabarmena izanez egin dituzten hainbat pertsona daude jada.

Informazioa jasotzeko eta prozesatzeko daukagun gaitasuna baino geureganatu behar dugunak erabat gainditzen gaituen mundu bizkor honi aurre egin behar dioguna ukaezina da.

Ardura luzeegia edota erabat bizia dakarren zereginek gainezka eginda eta sarritan buru- eta gorputz-nekea sortuz, estres aldiak areagotu besterik ez dira egiten.

Gure buruak eskaintzen dituen aukerak ezagutu ez izanak ikaskuntza eta adimen estrategikorik eza besterik ez digu sortarazten; horregatik, ohikoa da gure buruaren gaitasun sortzailea ustiatu beharrean metodologiarik ez izanaren ondorioz gainkarga sortarazi besterik egiten ez duen ahaleginari ekiten jardutea.

Gutariko bakoitzak daukagun berezko talentuaren ezagutza areagotzen irakatsi dezakegu eta indarrak helburu askoz baliogarriagoetara eta ekoizkorragoetara bideratzen ere.

Horrek guztiak gure ikasleak etengabeko aldaketetara erraz eta arin doitu eta informazioaren abiadara denbora errealean egokitzea ahalbidetzen du.

Informazio gehigarririk nahi izan ezkero sakatu berton eta gure kontsulta-orria bete eta igorri iezaguzu.