Helburuak - Gutaz - Prakagorri ikastaroak ulermenezko irakurketa azkarra hezkuntza memoria on line

Helburuak

Gizakiaren buruari dagokion osoko garapena sustatu, buruak berak eskaintzen dituen eta oro har ezkutuan izaten diren aukeren erabilerarik hoberenaren bitartez. Geureak ditugun buru baliabideak eraginkortasunez erabiltzen eta birbideratzen ikasi, horretara helburu izan ditzakegunak gorputz- eta buru-ahaleginik txikiena eginez lortzeko.

Norbere lehentasunetatik urrunduta, eduki berdinak irakatsiz diharduen eta guztiak berdin tratatzera datorren egungo hezkuntza sistemaren heziketa formalagatik lotan aurkitzen den baina barruan daramagun jeinua garatu.

Ahanzturak, trebetasunik ezak, plangintza traketsak eta geroratzeak aurkezten dizkiguten zailtasunak gaindituz ikasbide intelektualaren bitartez estrategikoki planifikatzen ikasi, lehentasunen arabera denbora erabiltzen ikasiz. Hau da, norberak lortu nahi duena zer den zehaztu eta nola lortu jakin.

Erakunde pribatu eta publikoekin elkarlanean aritu, bertako lankideen trebakuntza hobetzeari dagokion helburua lortzeko etengabe jardunaz eta tokian tokiko erkidegoetan hezkuntza- eta zerbitzu-sistemarentzako giza baliabideen, irakasleen eta teknikoen heziketa hobetu eta sustatu.

Hezkuntzarekin harremanik duten nazio edo nazioarte mailako ekitaldietan parte hartu. Gure gizartearen trebakuntza gehitu eta hobetu daitezkeen arloetan hezkuntza-erakundeak eta ikastetxeak trebatu eta gaitu.